Nokia 5000 - Nabigatzailearen segurtasuna

background image

Nabigatzailearen segurtasuna

Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke

segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun ziurtagiriak behar

dituzu eta, seguru asko, segurtasun modulu bat. Hori zure SIM txartelan egon daiteke

eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo zure telefonora

deskargatutako autoritate ziurtagirien eta erabiltzaile ziurtagirien zerrenda ikusteko,

hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Segurt.-modul. ezarp., Autorit.-

ziurtagiriak, edo Erabiltz.-ziurtagiriak.

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software

instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,

ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan

aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako

babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo

fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek

bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"

oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu

telefonoko data eta ordua zuzenak direla.

16. SIM zerbitzuak

Zure SIM txartelak zerbitzu gehiago eskein ditzake. Zure SIM txartelak onartzen badu

bakarrik erakusten da menu hori. Zerbitzu eskuragarriak nolakoak, menuaren izena eta

edukiak halakoak.