Nokia 5000 - Ibilgailuak

background image

Ibilgailuak

RF seinaleek gaizki instalatutako edo babestutako motordun ibilgailuen sistema

elektronikoei eragin diezaiekete, adibidez, injekzio sistema elektronikoei, balazten

blokeo-kontrako sistema elektronikei, abiadura kontrolatzeko sistema elektronikoei

eta airbag sistemei. Informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu zure ibilgailuaren edo

gehitu zaion beste edozein ekipamenduren fabrikatzailea edo bere ordezkoarengana.
Bakarrik langile gaituek saldu edo instalatu beharko lukete gailua ibilgailuan. Instalazio

edo zerbitzu eskasa arriskutsua izan daiteke eta gailuari aplikatzen zaion bermea

baliogabetu dezake. Egiaztatu ezazu aldiro zure ibilgailuan jarritako haririk gabeko

gailuen ekipamendua ongi muntatuta dagoela eta zuzen dabilela. Ez gorde edo eraman

substantzia sukoirik, adibidez, likidoak, gasak edo material leherkariak gailua, bere

atalak edo ekipamendua dagoen konpartimentu berdinean. Airbaga duten

ibilgailuentzako: gogoratu airbaga indar handiarekin puztutzen dela. Airbagaren

gainean edo hau zabaltzen den tokian, ez ezazu jarri objekturik, instalatutako

ekipamendua eta mugikorraren atal eramangarriak barne. Mugikorraren ekipamendua

ibilgailuaren barnean gaizki instalatuta badago, eta airbaga puztutzen bada, zauri

larriak sortu daitezke.
Hegazkinean hegan zoazenean gailua erabiltzea galarazita dago. Itzali ezazu gailua

hegazkinera igo baino lehen. Mugikorren erabilpena hegazkin batean arriskutsua izan

daiteke honen funtzionamendurako, mugikorraren sare konexioa moztu dezake eta

legez kontrakoa izan daiteke.