Nokia 5000 - Mezuen ezarpenak

background image

Mezuen ezarpenak

Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak mezuen ezaugarreiak ezartzeko.
Ezarpen orokorrak — zure telefonotik bidalitako mezuak gordetzeko, mezuak

bidalita izanik memoria betetzen denean, mezu zaharrak gainidatzi ahal izateko eta

mezuei lotutako bestelako lehentasunak ezartzeko

Testu mezuak — bidalagiriak eratzeko, SMS eta SMS e-mail mezu zentroak

ezartzeko, karaktere mota hautatzeko eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak

ezartzeko

Multim. mezuak — bidalagiriak eratzeko, multimedia mezuen itxura ezartzeko,

multimedia mezuak eta iragarkiak jasotzeko eta mezuei lotutako bestelako

lehentasunak ezartzeko

E-mail mezuak — e-mailak jasotzea ahalbidetzeko, e-mail bateko irudiaren

tamaina ezartzeko eta e-mail baten inguruan nahiago diren beste gauza batzuk

zehazteko.

Mezuak

© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

16

background image

7. Kontaktuak

Hautatu Menua > Kontaktuak.
Izenak eta telefono zenbakiak telefonoaren memorian eta SIM txartelaren memorian

gorde ditzakezu. Telefonoaren memorian kontaktuak zenbakiekin edo testuarekin

gorde daitezke. SIM txartelaren memorian gordetako izenak eta zenbakiak honela

adierazten dira:

.

Kontaktu bat gehitzeko, hautatu Izenak > Aukera > Kontak. berr. gehi.. Kontaktu

bati informazioa gehitzeko, ziurtatuko erabilitako memoria Telefonoa edo Telefonoa

eta SIM dela. Hautatu Izenak, joan izen batera, eta hautatu Xehet. > Aukera >

Gehitu xehetasun..
Kontaktu bat bilatzeko, hautatu Izenak, eta kontaktu zerrendan zehar ibili edo aurkitu

beharreko izenaren hasierako hizkiak idatzi.
Telefonoaren memoria eta SIM txartelaren artean kontaktu bat kopiatzeko, hautatu

Izenak > Aukera > Kontak. kopiatu. SIM txartelaren memoriak izen bakoitzeko

telefono bat baino ez dezake gorde.
Kontaktuak SIM txartelean edo telefonoaren memorian bilatzeko, izenak eta zenbakiak

nola erakutsiko diren hautatzeko eta erabilitako eta erabiltzeke dagoen memoria

ikusteko, hautatu Ezarpenak.
Pertsona baten kontaktu informazioa jaso edo bidal dezakezu, bisita txartel gisa, vCard

estandarra onartzen duen gailu bateragarri batetik. Bisita txartela bidaltzeko, hautatu

Izenak, bilatu bidali nahi duzun informazioaren kontaktua, eta hautatu Xehet. >

Aukera > Bisita txart. bidali.

8. Deien erregistroa

Zure deien inguruko informazioa ikusteko, hautatu Menua > Erregistroa. Ondorengo

aukerak eskura daitezke:
Dei guztiak — galdutako eta jasotako azken deiak eta markatutako zenbakiak

ordena kronologikoan ikusi

Galdutako deiak, Jasotako deiak, edo Zki. markatuak — zure azken deiei buruzko

informazio gehiago eskuratzeko

Mezu hartzaileak — duela gutxi zure mezuren bat jaso duten kontaktuak ikusteko

● , Deien iraupena, edo Datu-kontagail.Far.-datuen tenp. — zure azken

komunikazioei buruzko informazio orokorra ikusteko

Log mezua, edo Sink. erregistroa — bidalitako eta jasotako mezuen eta

sinkronizazioen kopurua ikusi

Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta zerbitzuen faktura aldatu

egin daiteke, sarearen ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren arabera.