Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera
horiek ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin
akordio bereziak izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Zure zerbitzu-
hornitzaileak azal diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen kostua ere.
Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko garaian. Esate
baterako, sare batzuek ez dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta zerbitzu guztiak
onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko
eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.
Era berean, telefonoak konfigurazio berezia izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo
ikono desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL)
onartzen ditu. Halere, telefonoko zenbait aukera erabiltzeko, multimedia mezua (MMS),
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
7
email aplikazioa, instanteko mezularitza adibidez, sareak teknologia horiek onartu
behar ditu.