Nokia laguntza
Aztertu www.nokia.com/support edo zure Nokia Webgunea gida honen azken bertsioa
eskuratzeko, informazio gehiago edukitzeko, edo Nokia produktuen inguruko
dokumentuak edo zerbitzuak jaisteko.
Konfigurazioa ezartzeko zerbitzua
MMS, GPRS, e-maila edo bestelako zerbitzuak jaitsi doan zure telefono modeloarentzat
www.nokia.com/support.
Nokia PC Suite
PC Suite-aren eta haren inguruko informazioa aurkituko duzu Nokiaren ondorengo
webgunean: www.nokia.com/support.
Bezeoaren arreta
Bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri behar izanez
gero, begiratu hemen dagokizun Nokia Care-ko tokiko zentroa:
www.nokia.com/customerservice.
Informazio orokorra
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
8
Mantentzea
Mantentze-zerbitzuetarako, begiratu hurbilen duzun Nokia Zaintza zerbitzua zein den:
www.nokia.com/repair.
2. Lehen pausoak
SIM txartelaren eta bateriaren instalazioa
Bateria erauztea
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kaltetu daitezke tolestu edo marratu daitezke
eta, beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.
1. Atzeko tapa sakatu (1) eta kendu (2).
2. Bateria kendu (3) eta SIM txartela
sartu (4).
3. Bateria sartu (5) eta atzeko tapa
berriro jarri (6).
Bateria kargatu
1. Konektatu kargatzailea hormako entxufe batera.
2. Konektatu kargatzailearen kablea zure telefonoaren kargatzailearen
konektorera.
Bateria erabat agortu bada, zenbait minutu beharko ditu pantailan
kargatzen ari dela adierazi arte edo dei bat egin ahal izan arte.
Antena
Baliteke zure telefonoak antena barruan eta kanpoan izatea. Edozein irrati
transmisoreren moduan, antena datuak bidaltzen edo jasotzean ari den
bitartean ez ezazu ukitu antenaldea beharrezko ez bada. Antena ukitzeak
komunikazioaren kalitatean eragina du, gainera, telefonoak beharrezkoa
baino bateria gehiago gasta lezake eta, ondorioz, bateriaren iraupena murritz liteke.
Irudiak antena gunea grisez markatuta erakusten du.
Imanak eta eremu magnetikoak
Telefonoa imanetatik edo eremu magnetikoetatik urrun mantendu behar duzu, bestela,
zenbait aplikazio, kamera adibidez, ezustean pizteko arriskua egon bailiteke.