Memoria partekatua
Telefonoaren ondorengo funtzioek memoria bera erabil dezakete: multimedia mezua
(MMS), email aplikazioa, instanteko mezularitza. Aukera horietakoren bat erabiliz gero
memoria konpartitzen duten gainerako aukerentzat dagoen memoria murriztu egin
liteke. Memoria beteta egonez gero eta memoria konpartitzen duen aukeraren bat
erabili nahi izanez gero, memoria beteta dagoela dioen mezu bat ager daiteke zure
telefonoan. Hori gertatuz gero, aurrera jarraitu baino lehen memoria konpartitzen
duten aukeretan gordetako informazio edo sarreraren bat ezabatu beharko da.