zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Karpetak ikusteko, hautatu Menua > Galeria.
12. Baliabideak
Kamera eta bideoa
Zure gailuak 1280x1024 pixelak dituzten irudiak atzematen ditu.
Argazkia atera
Irudi geldiko funtzioa erabiltzeko, kamera botoia sakatu, edo bideo funtzioa piztuta
badago, ezkerrera edo eskuinera eraman. Argazkia ateratzeko, kamera botoia sakatu.
Zoomarekin handiagotzeko edo txikiagotzeko, gorantz edo beherantz eraman kamera
moduan.
Kamera gaueko moduan jartzeko, tenporizadorea jartzeko edo argazkiak sekuentzia
azkarrean ateratzeko, hautatu Aukera eta nahi den aukera. Aurretiko modua eta
denbora ezartzeko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Irud. aurreikus. denb..
Bideo-klipa grabatu
Bideo funtzioa erabiltzeko, sakatuta eduki kameraren botoia. Bideoa grabatzen
hasteko, kameraren botoia sakatu.
Bideo-kliparen luzera zehazteko, hautatu Menua > Media > Kamera > Aukera >
Ezarpenak > Bideo kliparen luzera.
FM irratia
FM irratia entzuteko, gailuak haririk gabeko antena ez den beste antena bat erabiliko
du. Aurikular edo osagarri bateragarria jarri behar zaio gailuari FM irratiak
funtzionamendu egokia izan dezan.
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil
jarri bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
Hautatu Menua > Media > Irratia edo, itxaroten moduan, sakatuta eduki *.
Jadanik irrati kateak gordeta badituzu, ezkerrera edo eskuinera joan kateak aldatzeko
edo nahi duzun katearen memoriaren zenbakia idatzi.
Tokiko kate bat bilatu nahi baduzu, mugitzeko botoia ezkerrera edo eskuinera sakatuta
eduki.