Nokia 5000 -  Deien erregistroa 

background image

Kontaktuak

© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

17

background image

9. Ezarpenak

Profilak

Zure telefonoak zenbait ezarpen talde ditu (profilak esaten zaie). Profil horientzat

telefono tonuak pertsonalizatu daitezke, gertaeren eta inguruneen arabera.
Hautatu Menua > Ezarpenak > Profilak, nahi duzun profila eta aukera hauetako bat:
Aktibatu — hautatutako profila aktibatzeko

Pertsonalizatu — profilaren ezarpenak aldatzeko

Kalkulatuta — profila denbora epe zehatz bateraino aktibo egoteko. Profil

horretarako ezarritako denbora amaitzean, aurreko profila (tenporizatu gabea)

aktibatzen da.

Tonuak

Hautaturiko profil aktiboaren tonu ezarpenak alda ditzakezu.
HautatuMenua > Ezarpenak > Tonuak. Zenbait konfigurazio aurkitu ahal izango

dituzu Profilak menuan.
Dei-tonu ozenena aukeratuz gero, segundo batzuk igaroko dira tonu horretara iritsi

arte.

Pantaila

Horma-papera, letra-tamaina edo telefonoaren bistaratzeari lotutako bestelako

funtzioak ikusteko edo doitzeko, hautatu Menua > Ezarpenak > Pantaila.

Data eta ordua

Hautatu Menua > Ezarpenak > Data eta ordua.
Data eta ordua ezartzeko, hautatu Egun- eta ordu-ezarp..
Data eta orduaren formatua ezartzeko, hautatu Egun-orduen format..
Telefonoak ordua eta data dagokion ordu zonaren arabera automatikoki eguneratzeko,

hautatu Ordua auto-eguner. (sareko zerbitzua).

Lasterbideak

Lasterbide pertsonalei esker, gehien erabiltzen dituzun telefonoaren funtzioetara azkar

joan zaitezke. Hautatu Menua > Ezarpenak > Nire lasterbid..
Telefonoaren funtzio bat eskuineko edo ezkerreko hautatze teklari esleitzeko, hautatu

Eskuin aukerak. tekla edo Ezkerreko auk. tekla.
Korritze teklarako lasterbide funtzioak aukeratzeko, hautatu Nabigazio tekla. Joan zuk

nahi duzun norantzan eta hautatu Aldatu edo Esleitu eta zerrendako funtzio bat.