
Kontaktuak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
17

9. Ezarpenak
Profilak
Zure telefonoak zenbait ezarpen talde ditu (profilak esaten zaie). Profil horientzat
telefono tonuak pertsonalizatu daitezke, gertaeren eta inguruneen arabera.
Hautatu Menua > Ezarpenak > Profilak, nahi duzun profila eta aukera hauetako bat:
● Aktibatu — hautatutako profila aktibatzeko
● Pertsonalizatu — profilaren ezarpenak aldatzeko
● Kalkulatuta — profila denbora epe zehatz bateraino aktibo egoteko. Profil
horretarako ezarritako denbora amaitzean, aurreko profila (tenporizatu gabea)
aktibatzen da.
Tonuak
Hautaturiko profil aktiboaren tonu ezarpenak alda ditzakezu.
HautatuMenua > Ezarpenak > Tonuak. Zenbait konfigurazio aurkitu ahal izango
dituzu Profilak menuan.
Dei-tonu ozenena aukeratuz gero, segundo batzuk igaroko dira tonu horretara iritsi
arte.
Pantaila
Horma-papera, letra-tamaina edo telefonoaren bistaratzeari lotutako bestelako
funtzioak ikusteko edo doitzeko, hautatu Menua > Ezarpenak > Pantaila.
Data eta ordua
Hautatu Menua > Ezarpenak > Data eta ordua.
Data eta ordua ezartzeko, hautatu Egun- eta ordu-ezarp..
Data eta orduaren formatua ezartzeko, hautatu Egun-orduen format..
Telefonoak ordua eta data dagokion ordu zonaren arabera automatikoki eguneratzeko,
hautatu Ordua auto-eguner. (sareko zerbitzua).
Lasterbideak
Lasterbide pertsonalei esker, gehien erabiltzen dituzun telefonoaren funtzioetara azkar
joan zaitezke. Hautatu Menua > Ezarpenak > Nire lasterbid..
Telefonoaren funtzio bat eskuineko edo ezkerreko hautatze teklari esleitzeko, hautatu
Eskuin aukerak. tekla edo Ezkerreko auk. tekla.
Korritze teklarako lasterbide funtzioak aukeratzeko, hautatu Nabigazio tekla. Joan zuk
nahi duzun norantzan eta hautatu Aldatu edo Esleitu eta zerrendako funtzio bat.