Botatzerakoan
Telefonoan, edo haren dokumentu zein kaixan agertzen den gurutze batez
estalitako zaborrontziak produktu elektriko edo elektronikoak, bateriak eta
metagailuak funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar
direla gogorarazten du. Hau Europar Batasunean eta bilketa sailkatua eskuragarri
dauden beste herrialde batzuetan bete beharrekoa da. Produktu hauek ezin dira
sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota.
Produktuak bilketa guneetara eramanez zaborrak kontrolik gabe uztea saihesten
laguntzen duzu eta baliabide materialak berrerabiltzera bultzatu. Produktu
hornitzaileak, tokiko zabortegi arduradunek, produkzio ardurako erakunde nazionalek
eta tokiko Nokiaren ordezkariek xehetasun gehiago eskain diezazkizuke. Produktuaren
ekologia agiria edo produktu zaharkituen biltegiratze berezirako informazioa jasotzeko
zoazwww.nokia.com helbideko herrialde jakin baten informazio atalera.
Segurtasunaren inguruko informazio
osagarria
Ume txikiak
Zure gailu eta ekipamenduak zati txikiak izan ditzake. Gorde itzazu umeek eskuragarri
izan ez ditzaten moduan.
Inguru eragilea
Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuei buruzko
arautegia betetzen du, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen