Nokia 5000 - Arreta eta mantenimendua

background image

Arreta eta mantenimendua

Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili

behar da. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko

dizute.
● Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo

egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete.

Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri

baino lehen.

● Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal

higikorrak eta osagarri elektronikoak honda daitezke.

● Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen

iraupena laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu

ditzakete.

● Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen

denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak

honda ditzake.

● Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
● Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu

zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur

daitezke.

● Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri

gogorrik telefonoa garbitzeko.

Arreta eta mantenimendua

© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

29

background image

● Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu

egokia galarazi dezake.

● Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun

sentsore edo argi sentsore lenteak esaterako.

● Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili.

Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta

irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.

● Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
● Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta

agendako oharrak, esaterako.

● Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu

telefonoa eta ken iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargatzaile edo beste edozein

ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan

dagoen baimendutako zerbitzu gunera.